AZKEN BERRIAK
Telefonica arduradun, azpikontratazioak hil egiten du
LABek, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuekin batera, elkarretaratzea egin du Telefonicak Gasteizen duen egoitzaren aurrean, enpresak bi hilabeteko epean bi lan-istripu oso larritan izan duen erantzukizuna salatzeko. Lehen lan-istripua urtarrilean gertatu zen, Donostian. Langile bat hil zen zuntz optikoa instalatzen ari zela etxebizitza batetik erorita.
DHL Parcel Gipuzkoan borrokan jarraitzen dugu
Langileen ordezkaritza eta enpresaren artean DHL PARCEL GIPUZKOAko hitzarmen kolektiboa berritzeko bilera ugari egin diren arren, akordiorik lortu gabe jarraitzen dugu.
Gure ustez, badaude hitzarmen...
Zerbitzuaren kalitatea eta lan baldintza duinak defendatzera atera dira kalera GUFEko langileak
Enpresa-batzordearen ustez, Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundeak (GUFE) ematen duen zerbitzuan eragin oso negatiboa duten hainbat erabaki hartzen ari dira. Horren guztiaren berri emateko, GUFEko Enpresa-batzordeak agerraldia egin du Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Gogor salatzen dugu gas lakrimogenoaren erabilpena gaurko Baionako manifestaldiaren bukaeran
Frantziako poliziak Macronen erretretaren erreforma bidegabearen aurka mobilizatu diren manifestariak gasatu ditu Baionan. Manifestazioan haur, adindun edo mugikortasun urriko persona asko presente ziren.
Osasunbidean hobekuntza laboral eta ekonomikoak sinatzea #LortuDugu, horien artean karrera profesionala garatzea eta langile guztiei jaiegun bereziak ordaintzea
LAB sindikatuak, parte hartzen duen Osasunbideko intersindikalaren barnean, hobekuntza garrantzitsuak sinatu ditu gaur Osasun Departamentuarekin. Hobekuntza horien artean, antolakuntza eta ekonomia eskaerak daude; eta, horrez gain, lan-gainkargaren eta plantillen dimentsionamenduaren arloko ekimenak planteatzen diren mahai guztietan parte hartu ahal izatea, bai Arreta Espezializatuan bai Lehen Arretan. Sinadurarekin, intersindikalak martxoaren 23ko greba bertan behera uzten du. Aurrekontu bat eskatzen dugu orain, hartutako neurri guztiei lehenbailehen aurre egiteko.
Araban ere doktorego aurreko kontratuetan errenta salbuespena egitea #LortuDugu
Bizkaiko eta Gipuzkoako Ogasunean jada onartu zuten 103/2019 dekretupean dauden kontratuei errenta salbuespena ezartzea, EAEko Foru Arauen 9.9 artikuluak garbi azaltzen duen gisara. Baina Araban ez zuten onartzeko prestutasunik erakutsi, eta EHUko doktorego aurreko ikertzaileek komunikatua ere egin behar izan zuten. LAB-ek egin zuen salaketa honi, ordea, baiezkoa eman dio azkenean Arabako Ogasunak, eta Araban ere PFEZ-ren azken hiru urteetako salbuespena onartuko diete 103/2019 dekretuaren araupean kontrataturiko langileei. Gainera, azken hiru urteetako soldatan errenta salbuespena ere erreklamatu liteke.
Auzitegi Gorenak berretsi egin du SDA Factory-ko lehen Aldi Baterako Erregulazio Espedientea baliogabea izan zela #LortuDugu
Erabaki hau irmoa izateak esan nahi du enpresak hilabete horietako guztietako soldatak ordaindu beharko dizkiela langileei, lanean egon balira bezala, eta aldi horretako langabeziaprestazioen denbora guztia kontsumitu gabekotzat hartuko da, SEPErekin dagokion erregulazioa egin ondoren. Gaur, mobilizazioa egin du enpresa-batzordeak Gasteizko Andra Mari Zurian, enplegu duina eta etorkizuna exijituz.
Gipuzkoako transitarioen hitzarmena sinatzea #LortuDugu
2018az geroztik Gipuzkoako Transitarioak, aduana guneetan salgaien nazioarteko garraioan dabiltzan langileok, hitzarmenik gabe egon dira. Lau urtez luzatu den...
12
2023an hildako langileak
69
2022an hildako langileak
68
2021an hildako langileak
78
2020an hildako langileak
Garbiñe Aranburu: “Bada garaia zerga politika ausart eta eraginkorra abian jarri eta kapital errentei zein enpresa irabaziei erreparatzeko”
Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan elkarrizketatu dute gaur LAB sindikatuko koordinatzaile nagusia. Esteka honetan entzun daiteke osorik.
Igor Arroyo: “Mobilizazioa beharrezkoa da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenean hobekuntzak lortzeko”
LABeko koordinatzaile orokorra Radio Euskadin elkarrizketatu dute gaur. Osasun sektorearen nahiz, oro har, sektore publikoaren egoeraz aritu da, baita fiskalitateaz, pentsioez eta metalgintzako sektorearen...
Garbiñe Aranburu: “Langile kolektibo osoaren errealitateari erreparatzen diogu eta horretarako eskaintza sindikala daukagu”
LAB sindikatuko koordinatzaile nagusia, Garbiñe Aranburu, Hamaika Telebistako Gurean Gaur saioan egon da eguerdian, Karolina Suarezek gidatutako elkarrizketako galderei erantzuten.
Hauteskunde sindikaletan azken lau urte hauetan gehien hazi den sindikatua gara
Lau urtean behin egiten den hauteskunde sindikaleko epealdi trinkoaren lehen txanpa amaituta (2022ko iraila eta abenduak 31 bitartekoa), honako hauek dira ondorio nagusienak: EAEn %20ko langara gerturatu eta bigarren sindikatu gisa indartu da LAB; Nafarroan, berriz, %17aren gainetik egonkortu da, lehen sindikatutik 8 puntu baino gutxiagora.
Igor Arroyo: “Medikuen Sindikatuak eskatzen duenak ez dauka ez hanka eta ez buru: esklusibotasunagatiko gehigarria kobratzen jarraitzea eta, aldi berean, kontsulta pribatua ireki ahal izatea”
Nafarroako osasungintza publikoan esklusibotasuna kentzearen inguruko eztabaidari buruz galdetu diote gaur goizean LABeko koordinatzaile orokorrari, Igor Arroyori, Naiz Irratian. Bada, kritiko azaldu da Gobernuarekin nahiz Medikuen Sindikatuak egindako eskaerarekin, zeina “xelebre” gisa deskribatu duen. Klasismoa leporatu die esklusibotasuna kendu baina, hala ere, Osasunbidean soilik jarduteko konpromiso horren truke ordaintzen den gehigarria jasotzen jarraitzeko eskatzen duten sendagileei. Gogorarazi du, hala ere, Medikuen Sindikatuak ez dituela osasungintzako langile guztiak ordezkatzen, eta azpimarratu du badirela klase kontzientziadun profesionalak, horietako zenbait LABen dihardutenak.